lunes, 7 de noviembre de 2016

  ZER DIRA IKT-AK?
Informazio eta Komunikazio Teknologiak. Informazio eta komunikazioarekin zerikusia duen arlo honek, zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera birmoldatzen dagoelarik:
*Informatika eta sistema digitalen tresnak.
*Komunikazio digitalaren zerbitzuak.
*Gizarte modernoaren beharrak eta erabilpen aurreratuak.

                 Teknologiak gure bizimodua aldatu du: komunikazioa, harremanak, distantzia…  Ezinbestekoa da gaur egun gaitasun digitala garatzea, mundua ezagutzeko eta bizitzeko ateak irekitzen dizkigulako.
                Gaitasun digitala izatea, teknologia berriak ondo menperatzen dituzula esan nahi du. Gainera, horren erabilpen kritikoa eta segurua egiten ere jakin behar da; edozein esparruan: lanean,aisialdian...
                Gaur egun,ordenagailuak erabiltzeko trebetasuna behar da; inoiz baino hedatuago baitaude eta honez gain, informazioa biltzeko, sortzeko, partekatzeko beharrezkoak dira. 
Eta alde beretik, sare sozialetan parte hartzeko garrantzitsuak dira.


IKT-EN ARRISKUAK ETA ONURAK

                 Dakigun bezala, ikt-ak hezkuntzan aplikatu dira gaur egun ia ia eskola guztietan, baita ere adin guztietan. Hortaz gain, gazteak erabilera gehiago egiten dute hauengan txikiek baino, izan ere, eguneroko bizitzan erabiltzen baitituzte edozer gauzetarako. Horrela, informazioa bilatzeko, elkarrekintzarako eta komunikatzeko erabiliz.
                 Ikt-ak onura asko ekarri dizkigu, esaterako, elkarrekintza bultzatzen du, erlazio sozialak sustatzen ditu, trebetasun berriak lortzen ditugu , eta sormenean, arrazonamenduan eta komunikazioan konpetenteak izatea laguntzen gaitu.
                Baina onurak alde batera utziz, alde txarrak ere  baditu. Adibidez, teknologia berrienganako adizio bat sor daiteke. Honen ondorioz, ikasleak isolamenduan sar daitezke, gazteen irudi ez egoki bat sortuz. Baina ikerketa baten esanetan, gazteek ez dute erabiltzen teknologia isolatzeko, besteekin erlazionatzeko baizik.
                Azken finean, gauzak guztiek bezala, honek ere bere alde onak eta txarrak dauzka. Gainera gustatu ala ez, teknologia geroz eta aurreratuagoa doa eta geroz eta toki gehiagotan aplikatzen ari da hezkuntzan. Hortaz, erabilpen egoki bat eginez alde txarrak murriztuko lirateke.




2 comentarios: